Arkaitz Manzarbeitia, Euskadiko txapelduna, parte hartuko du aurten ere Openean. Gaur goizean adierazi duenez saituko da pasa den urteko emaitza berdintzen edo hobetzen.
Gogora dezagun 2005. urtean Arkaitzek Menendez Asturiarra eta Tati Rascón Madrildarra kanporatu zituela eta final aurrenekoan Pepe Vicentekin galdu zuela. Orozkoko jokalariak aste honetan Gasteizen Mendizorroza txapelketa ari da jokatzen eta hurrengo astean Tuterara joango da.