HIRU EGUN OPEN KIROLETA HASTEKO
Zailtasunak zailtasun, eta hiru hamarkada betetzear dagoela, Open Kiroleta – Bakio Udala Saria sendotzen ari da Tenisaren Nazioarteko Federazioaren zirkuituan. Txapelketaren zazpigarren edizioa da jada nazioarteko egutegiaren baitan, eta bere emaitzek ATPrako balio dute.
Gainera, txapelketa bakioarrak, Euskadiko zaharrenak, XXIX. edizioa beteko du aurten. Horrek argi erakusten osasuntsu dagoela, egungo egoera ekonomikoa zaila izan arren. Open Kiroleta, Futures kategoriaren baitan, 10.000 dolar banatuko ditu sarietan eta 50.000 euroko aurrekontua dauka.
FINAL HANDIA UZTAILAREN 6AN, ARRATSALDEKO 6ETAN
Aste osoan zehar maila handiko tenisa ikusiko den arren, hitzordu nagusia uztailaren 6an izango da, arratsaldeko 6etan, Open Kiroletaren banakako finalarekin. Binakako finala uztailaren 5ean izango da, arratsaldean, pista nagusian.
Open Kiroletaren jarraitzaileek gogoratuko dituzte txapelketako finalak, esaterako, 2011n Claudio Grassik eta Rudy Cocok eskaini zuten hiru ordu eta laurdenetik gorako ikuskizuna; azkenean Grassi izan zen garailea, 6-7 (6), 7-6 (17) eta 6-2ko emaitzarekin.
LEHIAKETA EKAINAREN 29AN HASIKO DA
Bakioko Kiroleta Klubak ekainaren 28an irekiko ditu ateak tenislarientzat, asteburu osoan jokatuko den aurreko fasean parte hartzen duten jokalarien sinatzeekin. Aurreko fase horretatik zortzi tenislari sailkatuko dira, eta munduko sailkapenaren arabera zuzenean sartzen diren 20 jokalariei eta Batzorde Antolatzaileak gonbidatu dituen lau tenislariei gehituko zaizkie, uztailaren 1etik aurrera azken fasea jokatzeko.
Horrela, 32 tenislari lehiatuko dira uztailaren lehen astean hilaren 6ko final handira heldu eta txapela eta Open Kiroleta Garaikurra eskuratzeko. Iazko edizioan Brydan Klein australiarra izan zen irabazlea, bai banaka bai binaka.
Txapelketa Teniseko Euskal Federazioarekin lankidetzan antolatzen da, eta beraz, plazak batzuk uzten dizkie euskal jokalari onenetako batzuei.
BAKIO, KULTUREN BIDEGURUTZEA
Open Kiroletara doazen zaleek gehien atsegin duten alderdietako bat, nazionalitate ezberdinetako jokalariak zuzenean ikusten datza, kulturen bidegurutze aberasgarri bate lekuko izanik.
Txapelketa ITF Zirkuituan sartu zenetik, atzerriko jokalariak izan dira garaile Bakion. Horrela, Tony Holzinger alemanak bere sake bortitza baliatu zuen 2007an irabazteko. Ipar Euskal Herriko Insaustik 2008an irabazi zuen erasoko tenis batekin eta etxetik hurbil jokatzearen eragingarriarekin.
2009an, txapelketaren 25. urteurrenean, Rochette frantsesak Guillermo Olaso bizkaitarra garaitu zuen partida oso berdinduan, 7-6 (4), 6-7 (7) eta 6-4ko emaitzarekin. 2010ean, Fabrice Martin frantsesak lortu zuen txapela, 6-3 eta 6-4 Amir Weintraub israeldarrari irabazi ostean, eta 2011n, Grassik italiarrak partidako bost puntu gainditu zituen, azkenean Rudy Cocori irabazteko. Iaz, Kleun australiarrak 6-2 bikoitza sartu zion Jules Marie-ri.
Aurten munduko bazter askotako jokalariak izango dira berriro Kiroletako pistetan. Bitxikeria bezala, 2012ko edizioan, Italia, Australia, Portugal, Bielorrusia, Zimbaue, Venezuela, Holanda, Alemania edota Frantziako tenislariak izan ziren Getxon; horiei guztiei aurreko edizioetan Kiroletan egondako estatubatuarrak, mexikarrak, venezuelarrak, indiarrak edo togoarrak gehitzen bazaizkie, Txapelketa gero eta nazioartekoago baten aurrean gaudela garbi dago.